Ibarrako gizonezkoen sokatira taldeak finala jokatuko du

Ataria 2013ko otsailaren 9a

Ibarra Ibarrako mutilen sokatira taldeak 640 kiloko goma gaineko Euskal Herriko Sokatira Txapelketako finala jokatuko du gaur, Durangon (Bizkaia), 17:00etatik aurrera, Landako gunean. Ibarrak 18 puntu ditu Abadiño A taldearen moduan, eta biak dira faborito nagusiak. Parte hartuko dute Ñapurrak, Zuraide, Murueta eta Berriozar taldeek ere. Era berean, Durangoko jaialdian emakumezkoen 540 kilokoen bigarren jardunaldia jokatuko dute, eta bertan izango da ere Ibarrako taldea. Badaiotz eta Bizindar taldeekin lehiatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!