Ibartarrek TAO txartelak jasotzeko azken aukera bat dute

Ataria 2013ko urtarrilaren 25a

Baimenak zuzenean jasotzeko azken eguna astelehena izango da; 08:00etatik 13:30era joan behar da udaletxera

Ibarra Ibarrako Udalak jakinarazi duenez, TAO txartelak zuzenean jasotzeko epea bukatu da jada, baina datorren astelehenean, urtarrilak 28, beste aukera bat emango dute. Aparkatzeko baimena jaso nahi dutenek 08:00etatik 13:30era udaletxera joan beharko dira. Astelehenean joaten ez direnek eta TAO txartela eskuratu nahi dutenek udal bulegoetan eskatu beharko dute ohiko ordutegian, eta astebeteko epean jaso ahal izango dute. Bestalde, udalak jakinarazi duenez, herrian lan egiten dutenek urteko TAO txartela ateratzeko tasa bereziak izango dituzte beherapena izango dutelarik. Txartelak urte guztian autoa Zubizarretako aparkalekuan uzteko aukera emango du. Txartela ateratzeko ohiko orria bete behar da, tasa ordaindu eta lan hitzarmena edo agiri baliokidea aurkeztu. Bukatzeko, udalak iaz txartela atera zutenei eta oraindik berritu nahi dutenei hau indargabeturik dagoela gogoratu nahi die, eta ondorioz, autoa uzteko TAO eremuan ohio txartela atera behar dutela. Argibide gehiago eskuratzeko 699 936 773 telefono zenbakira deitu behar da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!