Alurr dantza taldeak, «euskal dantzen inguruko guztia erakusteko eta transmititzeko» helburuekin jarraituz, dantzak, jantziak, orrazkerak egiteko eta buruan zapia janzteko ikastaro bat antolatu du. Bihar izango da, ibaiaren gaineko lokalean, Ibarrako plazaren alboan, 12:00etan hasita.
Bestalde, urtero bezala, Alurr taldeak zozketa egin du, «urtean izango diren material gastuen zati bati aurre egiteko». Saria 420 euro edo Ramon Garciak egindako bi jantzi dira. 627 zenbakia izan da saritua, eta Saioa Etxegia sariduna. Dantza taldeak eskerrak eman dizkie txartelak banatzen, saltzen eta erosten lagundu dieten guztiei.