Ibarra Racing motoziklismo taldeak laugarren postua lortu zuen, asteburuan, Alcañizen.
Taldeko arduradunek diotenez, txapelketa berri honetako moto gidariek «oso maila alltua» dute, eta Ibarra Rancing taldeko Koldo Alonso, motor berrira ohitu gabe zegoen, artean. Hori zela eta, Entrenamendu neurtuetarako motorra prest uzterakoan, une txarrak pasa zituen. Arazoak arazo, aurreikusitakoa baino saio hobea burutu zuen Alonsok lehen entrenamendu neurtuetan; Series 600 mailan seigarren postua lortu zuen. Azkenik, zazpigarren postua eskuratu zuen lasterketa irteerarako.
Igandean, Alonso ondo hasi zen arren, lasterketa erdian arazoak izan zituen, eta podioaren ateetan geratu zen, Series 600 eko laugarren postuarekin.