Arreta zerbitzu hori eskaintzeko, GGLAk prestakuntza eman die udaletxeko langileei. Bi erakundeek elkarlanean jardun dute gune berria abian jartzeko beharrezko prestaketetan, erabiltzaileek izapideak behar bezala egin ahal izango dituztela bermatzeko. GGLAko lehendakari Azahara Dominguezek esan du «garraio publikoko zerbitzuak Gipuzkoako udalerri guztietara hurbiltzea lehentasuna» dela, eta Hernialdeko Udalari eskerrak eman dizkio «garraio publiko bidezko mugikortasuna sustatzen laguntzeko erakutsitako inplikazioagatik eta borondateagatik». «Zerbitzu horiek udalerrian bertan eskaintzeak izapideak errazten ditu, eta Mugi txartela eskatzeko eta kudeatzeko prozesua erosoagoa eta eskuragarriagoa egiten du herritarrentzat».
Hernialdeko Udalak Mugi txartelarekin lotutako zerbitzu berriak eskainiko ditu hilaren 19tik, astelehenetik, aurrera. Hala, erabiltzaileek txartelak eskatu eta kargatu ahal izango dituzte udaletxean bertan, beste udalerri batzuetara joan beharrik gabe. Zerbitzu berri horrekin, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) sustatutako Gipuzkoako garraio publikoaren sistemako arreta guneen sarean sartuko da Hernialde. Albizturren ere gauza bera egin zuten pasa den martxoan.