Gehigarria: Gastronomia

Hernialdeko parrilla bereizgarria

Ataria 2025eko azaroaren 10a

Herriko bihotzean dagoen Hernialdeko Ostatua ez da edozein jatetxe: benetako sukaldaritza tradizionalaren tenplua da. Egunero bertako sukaldean prestatzen dituzte plater guztiak, osagai fresko bezain kalitatezkoekin, mimo handiz eta betiko zaporeak distiraratuz.

Jatetxea asteartetik igande eguerdira arte dago zabalik. Beraz, aukera paregabea eskaintzen du asteburuetako ospakizunetarako zein egunerokoan gutiziaren bat asetzeko. Finean, su eta parrillaren artean prestatutako benetako zaporeak dastatzeko.

Parrilla ardatz

Arrain eta haragi onenak parrillan prestatzen dituzte, suaren ukitu berezi horrekin, zapore eta testura paregabeak lortuz. Ez dute menurik, baizik eta karta bakarrik; zeinak benetako sukaldaritzaz gozatzeko aukera ematen duen, bakoitzak bere gogokoen arabera aukeratzeko.

Haragietan parrillako bereizgarri dituzte txuleta, azpizuna; eta arrainetan, bisigu, erreboilo, itsas zapo... Eta horiek, kartako eskaintzatik kanpo izaten dituztenak aipatu gabe. 

Leku zabala taldeentzat

Talde handientzat ere leku ezin hobea da. Barruan jantoki zabala du, eta kanpoko arkupea ere berogailu eta guzti izaten dute prest talde handientzat zein txikientzat. Guztira, 80 lagun inguruko edukiera du, eta giro goxoa eta atsegina eskaintzen du ospakizun, familia-bazkari edo lagunarteko afari baterako.

Bertan prestatzen dute den-dena: hasierako zizka-mizketatik hasi, lehenengo plater eta nagusietatik pasa eta postreetaraino. Sukaldetik ez da ateratzen bertan prestatu ez duten janari edo platerik.

  • Helbidea. Santa Kruz Apaizaren plaza 1 (Hernialde)
  • Telefono zenbakia. 943 65 24 96

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!