Haur eskolan matrikula egiteko epea zabaldu dute

Ataria 2022ko uztailaren 14a

Hernialdeko udaletxean eman beharko da izena, uztailaren 15etik 21era bitartean. Inprimakia bete eta dokumentazioa aurkeztu beharko da udaletxean.

Eusko Jaurlaritzak Haurreskola Partzuergoaren bitartez eta Hernialdeko Udalarekin hitzarmena sinatuta, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur eskola publikoa zabalduko du irailetik aurrera, garai bateko apaizetxean. Haurren zainketa osoa eta hezkuntza kontuan hartuko ditu haur eskolak, umeen gaitasun fisiko, afektibo, sozial eta intelektual guztiak behar bezala garatzeko. Naturarekin eta inguruarekin zuzeneko harremana izango duen eskola izango da.

Haur eskolan izena emateko epea zabalduko dute uztailaren 15ean Hernialden eta uztailaren 21era arte izango da horretarako aukera. 16 aste beteta izan beharko dute haurrek izena emateko. Matrikula egiteko inprimakiak Hernialdeko udaletxean izango dituzte eskura interesdunek eta beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko da bertan. Informazio gehiago eskuratzeko 943 65 44 94 telefonora hots egin daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!