Hernialdeko haur eskolaren proiektua aurkeztuko dute

Ataria 2022ko martxoaren 3a

Hernialdeko zein beste udalerrietako familiei zuzendutako informazio hitzaldia izango da, martxoaren 5ean, 11:30etik 13:30era.

Hernialdeko Udalak jakinarazi du 2022-2023 ikasturtean haur eskola zerbitzua eskainiko dela herrian, 0 eta 3 urte arteko Hernaildeko zein beste udalerrietako umeentzat. Proiektua ezagutarazteko, proiektua aurkezteko informazio hitzaldia egingo dute larunbatean, martxoaren 5ean, 11:30etik 13:30era, udaletxeko bigarren solairuan.

Hernialdeko zein beste udalerrietako familiei zuzendutako hitzaldia izango da eta hasteko, proiektua bera azalduko zaie gerturatutakoei. Udala lanean ari da 2023-2024 ikasturtean 3 urtetik gorako umeentzako Eskola Txikia irekitzeko. "Informazio hitzaldi honetan parte hartzera animatzen ditugu herritarrak. Udaleko eta Naturako hezkuntzako profesional baten eskutik bi ekimenak ezagutarazi nahi ditugu. Izan ere, txikienek naturarekin etengabeko harremana izatea nahi dugu, garapen osasungarria lortzeko".

Aurkezpen hitzaldiaren ondoren, salda eta pintxoak banatuko dira eta proiektua jasoko duen eraikinera bisita egingo dute. Larunbaterako saiorako bertaratzeko aurrez ez da izena eman beharko.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!