Aitor Zubillaga Hernialden alkate berria

Ataria 2019ko maiatzaren 27a

134 boto eskuratuta, Hernialdeko Herritarrak taldeko Aitor Zubillaga izango da alkate.

Herniope taldeak soilik aurkeztu du hautagaitza Hernialden, eta beraientzat izan dira udaleko zazpi zinegotziak. Horrela, Aitor Zubillaga izango da alkatea.

Hain zuzen ere, 134 boto lortu dituzte, hau da, boto guztien %88,74. Boto zuriak, berriz, 17 izan dira eta baliogabeak hiru. Abstentzioari dagokionez, %35,02koa izan da. Parte hartzeak %10,26 egin du gora, duela lau urteko udal hauteskundeekin alderatuta. Orduan, Hernialdeko Herritarrak taldea soilik aurkeztu zen eta, 128 botorekin, beraientzat izan ziren Hernialdeko zazpi zinegotziak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!