Tolosaldeko eskualdean saneamendu sisteman udalerri hauek sartzen dira: Legorreta, Ikaztegieta, Alegia, Altzo, Amezketa, Tolosa, Ibarra, Belauntza, Berrobi, Anoeta, Irura, Villabona, Zizurkil, Asteasu, Hernialde eta Andoain eta, baita ere, Adunako Hondakin Uren Araztegia.
Sistema horrela osatzen da: Legorreta-Ikaztegieta-Altzo-Alegia-Tolosa kolektoreak, Oria ibaian; Amezketa-Alegia, Amezketa ibaian; Berrobi-Belauntza-Ibarra, Berastegi ibaian; Tolosa-Anoeta-Irura-Villabona-Zizurkil-Aduna, Oria ibaian; Asteasu-Zizurkil, Asteasu ibaian. Andoaingo ur zikinak kolektore baten bidez biltzen dira eta, ponpaketa bidez, Adunako Hondakin Uren Araztegiraino bidaltzen dira.
Orain Hernialdeko saneamendu sistema berritzen ari dira. Oria ibaira bideratuko dira ur zikinak eta bidean dauden Anoetako zenbait baserrirenak ere sartuko dira sisteman.