Hernialdeko Andramariak 2017

Herriko dantzariak protagonista

Tolosaldeko Ataria

Hernialden ere Ama Birjin eguna ospatzen ari dira. Herriko gaztetxoak izan dira arratsaldeko protagonista; dantza emanaldia eskaini dute herritarren gozagarri.

Iritsi da Ama Birjin eguna, eta gaur amaituko dira Hernialdeko Andra Mari jaiak. Goizean, meza nagusia eta hamaiketakoa egin dituzte herriko elkartean. Arratsaldean, berriz, herriko zortzi dantzarik ordu erdi inguruko saioa eskaini dute. Eguraldi txarra egin duenez, herriko frontoian izan da saioa. 

Festak amaitzeko, zahagi ardoa egingo dute eta Iratzar taldearen erromeria izango da ondore. Gauerdian, festa amaierako traka egingo dute. 

Erlazionatuak

Hernialdeko Andra Mari jaietako egitaraua

Tolosaldeko Ataria 2017 abu 03 Hernialde

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!