Hernialdeko Andramariak 2017

Atzerapenarekin baina iritsi dira zezentxoak

Ataria 2017ko abuztuaren 14a

Umeen Eguna ospatzen ari dira Hernialden. Puzgarriak eta zezentxoak izan dira goizean. Hauek atzerapenarekin etorri dira, baina agertu dira. Haur eta gaztetxo asko ibili dira jolasean animaliekin.

Bihar amaituko dira Hernialdeko Jaiak. Umeen Egunean, bazkariaren ondoren, dantzan ibiltzeko aukera izango dute. Gauean, Iker Zubeldia eta Anjel Larrañaga bertsolariak eta Kupela taldea joango dira Hernialdera.

GAURKO EGITARAUA

14:00. Umeen bazkaria.

18:00. Dantzasaltsa eta haurren dantzaldia.

Ondoren. Herri afaria, Iker Zubeldia eta Angel Larrañaga bertsolariek alaiturik.

Jarraian. Kupela taldearekin erromeria, goizaldera arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!