Larunbatean, XV. Rolleski Igoera Hernialdera

Eneritz Maiz Etxarri 2015eko urriaren 21a

Tolosako Alpino Uzturre elkarteak antolatu du, eta izena eman daiteke

Tolosako Alpino Uzturre elkarteak XV. Rollerski Igoera Hernialdera antolatu du larunbaterako. Lasterketa rolleski ligarako puntuagarria izango da, eta egutegiko azken aurreko proba da.

Irteera, lehenik eta behin, Skating estiloan parte hartuko dutenek izango dute 16:00etan, Tolosako Belate pasealekuan. Bestetik, 16:05ean aterako dira Hernialdeko Bentatik, Klasiko estiloan egin behar dutenak. Eta azkenak, 16:10ean abiatuko dira, Hernialde eta Anoeta arteko errepidean dagoen bidegurutzetik. Kasu honetan, Klasiko estiloan igoko diren infantilak izango dira. Helmuga, berriz, Hernialdeko plazan izango dute guztiek. Tolosako Belatetik abiatuta, lau kilometroko bidea egin beharko dute parte hartzaileek.

Informazio gehiago eskuratzeko, edota izena emateko uzturre@hotmail.es helbide elektronikora idatzi daiteke, edo 685 776 504 telefono zenbakira deitu beharko da, arratsaldez. Egunean bertan, 15:30etik aurrera Belate auzoan izena eman ahal izango da, baina hobe da aldez aurretik ematea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!