Hernialdeko jaiak 2015

Hernialdeko jaietako egitaraua

Ataria 2015eko uztailaren 29a

Andre Mari jaiak abuztuaren 13an hasi eta 16an amaituko dira.

ABUZTUAK 13, OSTEGUNA
DISFRAZ GAUA
18:30. Txupinazoa eta suziriak. Jarraian, patata tortila lehiaketa herrikoia.
21:00. Zagi-ardoa eta disfraz onenari saria.
Ondoren. VII. Mus Txapelketa eta nahi adina dantza egiteko musika.

ABUZTUAK 14, OSTIRALA
UMEEN EGUNA
10:30. Puzgarriak goiz guztian zehar nahi adina jolas egiteko.
14:00. Umeen bazkaria.
Arratsaldean. Gymkhana jolasteko.
18:00. Poxpolo eta konpainiaren ikuskizuna.
Ondoren. Herri afaria.
Jarraian. Djon diskofesta.

ABUZTUAK 15, LARUNBATA
12:00. Meza Nagusia.
Ondoren. Hamaiketakoa herriko elkartean.
18:30. Herri kirol saioa herriko bi talderen artean.
21:00. Zagi-ardoa Iker Zubeldia eta Anjel Larrañagarekin.
Ondoren. Herriko dantzarien emanaldia.
Gauean. Kupela taldearekin erromeria goizaldera arte.

ABUZTUAK 16, IGANDEA
12:00. Meza nagusia.
Ondoren. XXVI. sagardo dastaketa, txorizo pintxoez lagundurik.
18:30. Desafioa Jose Mari Olasagastiren idiak eta Eneko Seinen astoen artean.
21:00. Zagi-ardoa.
Jarraian. Laja eta Larrañaga trikitilariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!