Josu Erkizia eta Maialen Lopez, azkarrenak rolleski igoeran

Mikel Iraola 2014ko urriaren 18a

Gaur jokatutako Hernialdeko Rolleski igoeran azkarrenak izan dira, skating eran eta estilo klasikoan, hurrenez hurren. 

CVC taldeko Iosu Erkizia donostiarra izan da guztietan azkarrena. 13 minutu eskas behar izan ditu Hernialdeko helmuga gurutzatzeko. Marra pasa bezain laster lurrera bota da, nekearen nekez: "Eguraldiak ez du asko lagundu, bero gehiegi egin du, baina tira, gustura nago garaipenarekin" azaldu du ondoren.

Erkiziak estilo librean edo skating bezala ezagutua denean egin du lasterketa. Modalitate horretan, Uharteko Uxue Loizu izan da azkarrena emakumezkoen mailan, 16:19ko denbora egin ostean. Beteranoetan onena, berriz, Fernando Perez izan da. 

Estilo klasikoari dagokionez, Irungo Maialen Lopez izan da hoberena, eta Xabi Macias izan da gizonezkoetan azkarrena. 

Aurten, 80 partaide izan dira proban, eta 3,2ko ibilbidea osatu behar izan dute, izan ere, AHTko obren ondorioz, Anoetatik irten behar izan dute. "Hasiera gogorragoa da, baina gustura egin dugu ibilbide hau", azaldu dute bi irabazleek. 

Astelehenean, Ataria Irratiko Eutsi Goiari saioan entzun ahal izango dira protagonisten erreakzioak, 12:30etatik aurrera, 107.6FMn. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!