70 lagun inguru errepideko eskiekin Hernialden gora

Asier Imaz 2013ko urriaren 21a

Ioseba Rojok ibilbideko marka minutu t'erdian hobetu du; infantiletan garaipena Mikel Plazas berastegiarrak eskuratu du.

Hernialdeko Rolleski Igoera larunbatean jokatu zen, eta bertan, 70 partaidek hartu zuten parte, besteak beste, Gipuzkoa, Nafarroa, Araba eta Cantabriatik etorritakoak aritu ziren.

Senior mutiletan, skating estiloan, Ioseba Rojok lortu zuen garaipena, 12:01eko denborarekin. Horrela, ibilbideko marka minutu t'erdian hobetu zuen tolosarrak. Bigarren postuan, irabazlearen anaia sailkatu zen. Imanol Rojok 12 segundo gehiago behar izan zituen igoera burutzeko.

Skating estiloan, emakumeetan, Nafarroako Cynthia Martinezek irabazi zuen eta beteranotan Jesus Beltranek.
Estilo klasikoan, senior mutiletan Oier Goñi agoitztarrak irabazi zuen eta nesketan Irungo Maialen Lopezek.
Beteranotan, Txomin Eskarmendi eta Amaia Abanzabalegi izan ziren nagusi, eta infantiletan, Mikel Plazas berastegiarrak eta Edurne Garayoa nafarrak iritsi ziren lehen postuan hemugara.

Alpino Uzturre Elkarteak antolaketarako Aralar Kirolak, Hernialde eta Tolosako Udala, Hernialdeko Erniobide Elkartea, Insalus Ura eta Oriako Txirrindularien aldetik jaso duen babesa eta boluntarioen laguntza eskertu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!