Gazteluko udaleku irekietan izena emateko epea zabaldu dute

Ataria 2026ko maiatzaren 26a

Ekainak 29tik uztailak 30a bitarte ospatuko dituzte Gazteluko udaleku irekiak. Horietan izena emateko azken eguna ekainak 8a izango da, udaletxean.

Gazteluko Udalak udaleku irekiak antolatu ditu. Ekainak 29tik uztailak 30a bitarte ospatuko dituzte, 9:00etstik 13:00etara, eta dagoeneko izena emateko epea zabaldu dute. 2012 eta 2022 urteen artean jaiotako haurrek eman ahalko dute izena, eta horretarako azken eguna ekainak 8a izango da, udaletxean. Informazio gehiago udala@gaztelu.eus helbidera idatzita edo 943 20 52 00 zenbakira deituta lor daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!