Arkaitz Gabirondok 2028ko bukaera arte jarraituko du Aspen

Ataria 2025eko azaroaren 21a

Pilotari gazteluarrak kontratua berritu du eta beste bi urtez egongo da Aspe enpresan.

Binakako Txapelketari hasiera emateko atarian, Aspe enpresak egun lanpetuak bizi izan ditu bere hainbat pilotariri kontratua berritzen. Horien artean dago Arkaitz Gabirondo atzelari gazteluarra: bi urtez luzatuko du bere hitzarmena, eta 2028ko azaroaren 30a arte egongo da lotuta enpresarekin.

Gabirondorekin batera beste hainbat pilotarik luzatu dute hitzarmena: Elordi, Bikuña, Egiguren, Erostarbe, Aldabe eta Salaberria. Binakako Serie B Txapelketa jokatuko du Gabirondok, eta Murua izango da bere aurrelaria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!