San Joan sua piztuko dute Gaztelun

Ataria 2025eko ekainaren 17a

San Joan bezperan, ekainaren 23an, sua piztuko dute Gazteluko plazako aparkalekuan. Aurretik, parrilla jana egingo dute herriko plazan, eta ondoren, sega ligari hasiera emango diote.

San Juan bezperan, ekainaren 23an, ohi bezala, sua piztuko dute Gazteluko plazako aparkalekuan. Horretarako, goiz horretan bertan aparkalekua itxiko dela jakinarazi du udalak. Sua piztu aurretik, Erroizpe Azpiko Kirol eta Kultur elkartearekin elkarlanean, parrilla jana egingo dute herriko plazan. Azken honetarako izena eman beharko da udaletxean, eta horretarako azken eguna ostegunean izango da. Egun horretan, gainera, I. Sega Liga izango dute jokoan, 18:30etan, futbol zelaian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!