Gazteluko I. Sega Ligari hasiera emango diote astelehenean

Ataria 2025eko ekainaren 17a

Gazteluko Herri Kirol Taldeak antolatu txapelketa eta hiru saio egingo dituzte; lehena, astelehenean izango da, 18:30etan, Gazteluko futbol zelaian.

Lehen aldiz egingo dute Gazteluko Sega Liga, Gazteluko Herri Kirol Taldeak antolatuta. Binaka ariko dira lehian herriko 10 gaztetxo eta 70 metro karratu moztu beharko ditu bikote bakoitzak. San Juan bezperan, ekainaren 23an emango diote hasiera ligari, 18:30etan, Gazteluko futbol zelaian. Horrez gainera, beste bi saio ere izango dituzte; bigarren saioa herriko festetan izango da eta hirugarrena, berriz, irailaren 27an, San Migel egunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!