Herri kirol saioarekin eman diote amaiera festari

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 15a

Gazteluko haur eta helduek parte hartu duten herri kirol saioa izan da Ama Birjin eguneko ekitaldi nagusia. Segan, txingetan, zakuan, ingudean, lokotxetan eta korrika aritu dira herritarrak.

Festetako azken eguna ari dira ospatzen Gaztelun, eta jende mordoa bildu da arratsaldean eskaini duten herri kirol saioa ikustera. Helduak eta haurrak nahastuta, bi taldetan banatu dira; alde batetik talde urdina, eta bestetik berdea. Segan, txingetan, zakuan, ingudean, lokotxetan eta korrika aritu behar izan dute, eta talde urdina izan da garaile hamazazpi minutuko lana osatuta.

Heri kirolen ostean, festak martxan jarraitu du Gaztelun. Lehenik; Distopia elektrotxarangarekin, eta gauean, frontoian egingo den herri afariarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!