Abuztuaren 13tik 15era ospatuko dituzte Gazteluko jaiak

Ataria 2023ko abuztuaren 10a

Hiru egunez, herriko festetan murgilduko dira gazteluarrak eta txupinazoa, umeen egunean jaurtiko da.

EGITARAUA

ABUZTUAK 13, IGANDEA

  • 21:00. Barrikotea plazan.
  • 21:00. Bakarrizketa: Euskaldunen jatorria, historia eta irria.

ABUZTUAK 14, ASTELEHENA

  • 11:00. Mozorro prestaketa.
  • 12:00. Txupinazoa.
  • 13:30. Umeen bazkaria.
  • 15:00. Zirko tailerra.
  • 17:30. Txokolatada.
  • 19:00. Eingo taldearen kontzertua.
  • 21:00. Herri afaria ostatuan.
  • Ondoren. DJ kolektibo-herrikoia.

ABUZTUAK 15, ASTEARTEA

  • 09:30. Diana herriko txistulariekin.
  • 11:00. Meza.
  • 11:00. Hamaiketakoa.
  • 12:00. Toka txapelketa.
  • 18:30. Herritarren arteko herri kirol lehia. Sega, txingak, zakuak, lokotxak, korrika eta sokatira.
  • 19:00. Distopia elektrotxaranga.
  • 21:00. Afaria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!