Gazteluarrak festarako prest

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 10a

Abuztuaren 13tik 15era ospatuko dituzte festak gazteluarrek. Pasa den urtean bezala, plazan egingo den barrikotearekin ekingo diete herriko jaiei, eta bigarren egunean umeen egunarekin batera, jaurtiko dute txupinazoa, festetan erabat murgiltzeko.

Hiru egunetan zehar festa betean murgilduko dira Gaztelun. Abuztuaren 13an, plazan egingo den barrikotearekin ekingo diete jaiei, eta ondoren, Euskaldunen jatorria, historia eta irria izeneko bakarrizketa egingo dute iluntzean, 21:00etan.

Bigarren eguna umeen eguna izango da. Tartean, eguerdian, txupinazoa botako dute, eta urtero moduan, herriko norbait omentzeko aprobetxatuko dute aurten ere. Gauean, herri afaria egingo da ostatuan.

Azken egunean, abuztuaren 15ean, herriko txistulariek jotako dianarekin ekingo diote egunari. Arratsaldean berriz, herritarren arteko herri kirol lehia egingo da, 18:30etatik aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!