Europa mendebaldeko mugimendu feministaren historia ezagutu dute Gaztelun

Ataria 2023ko apirilaren 24a

Gazteluko Udalak eta Emagin elkarteak elkarlanean antolatuta, formazio saioa izan zen ostegunean, herriko eskolan; udaberrirako udalak antolatutako 'Feminismoan sakontzen' programaren baitan egin zuten ikastaroa.

Pasa den ostegunean, apirilak 20, Europa mendebaldeko mugimendu feministaren historiari buruzko ikastaroa egin zuten Gazteluko eskolan, formazio eta ikerketa feminista egiten duen Emagin elkartearen eskutik. «Nondik gatozen ezagutu genuen, gaur egungo testuingurua hobeto ezagutzeko», adierazi dute herritarrek.

Gazteluko Udalak Emagin elkartearekin batera antolatutako Feminismoan sakontzen programaren baitan egin zuten osteguneko ikastaroa. Martxoaren 11n izan zen lehen ekitaldia; herriko emakumeen bazkaria egin zuten ostatuan. Apirilaren 1ean, berriz, Indarkeria zahartzaroan ikastaroa egin zuten. Laugarren eta azken saioa larunbat honetan izango da, apirilak 29; Ahizpatasunean sakontzen formazio saioa egingo dute herriko eskolan, 17:00etan hasita.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!