M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2023

Feminismoan sakontzeko ekitaldiak, Gaztelun

Ataria 2023ko martxoaren 14a

Pasa den larunbatean elkartu ziren Gazteluko emakumeak elkarrekin bazkaltzeko.

Gazteluko Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu Feminismoan Sakontzen lelopean. Martxoaren 8a dela eta herriko emakumeak bildu ziren pasa den larunbatean, elkarrekin bazkaltzeko.

Egitaraua
  • Apirilak 1, larunbata: Indarkeria zahartzaroan hitzaldia, 17:00etan, udaletxean.
  • Apirilak 20, osteguna: Mendebaldeko genealogia feministak hitzaldia, 17:00etan, udaletxean.
  • Apirilak 29, larunbata: Ahizpatasunean sakontzen tailerra, 17:00etan, herriko eskolan. Izena udaletxean eman behar da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!