Ahalduntze feministarako saioak egiten ari dira Gaztelun

Ataria 2022ko urt. 25a, 11:57

Ostiral honetan indarkeria matxistaren inguruko tailerra izango dute; 16:30ean hasita, hiru orduko saioa izango da, Emagin elkartearen eskutik.

Gazteluko Udalak, ahalduntze feministara bidean, egitarau bat antolatu du otsailaren 11ra bitarte, Emagin elkartearen laguntzaz. Asteburuan egin dituzte lehen bi saioak.  Batetik, emakume adinekoei bideratutako ahalduntze tailerra egin dute, eta bestetik, autodefentsa feminista tailerra jaso dute.

Hurrengo hitzordua ostiral honetan izango dute: indarkeria matxistaren inguruko tailerra. Otsailaren 4an izango dute bestea, autoestima feministaren ingurukoa, eta azkena, otsailaren 11n izango da, ahizpatasunaren inguruan. Saio guztiak 16:30ean hasiko dira, eta hiru orduko iraupena izango dute. Bertaratzeko izena eman beharko da aurrez 943 205 220 telefonoan.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!