Azoka bueltatu da Gaztelura

Leyre Carrasco 2021ko aza. 7a, 17:54

Pandemiak eragindako etenaren ostean, urteroko azoka berreskuratzea lortu dute.

Herritar guztien artean elkartzeko gogoa eta beharra zegoela aipatu du Eider Olazar, Gazteluko kultura batzordeko kidek, eta hala egin dute gaurkoan. Hamar postuek osatu dute guztira aurtengo Gazteluko azoka. Bertako jaki eta produktuez gain, aurten apostu berezia egin, eta artisauen postuak gehitu zaizkiela aipatu du Olazarrek: "Bertako produktuen salmentarako plazak garrantzitsuak dira, eta zer esanik ez artisauentzat. Artisauek leku eta gaur bezalako aukera izatea pozgarria da beraientzat".

Hamar postu horien artean izan dira Gazteluko ogia; Zorione Mende Martin Marrak proiektuarekin, ilustrazioak eta osagarriak eraman ditu; Uxue Altuna Tapia Tilin-talan bitxiak; Miriam Garcia Etxeberria Larrubixi proiektuarekin, feminismoa eta jasangarritasuna lotuz, arropak eta poltsak sortzen ditu; Inma Arroyo Iruretagoiena Maitasunez proiektuarekin, beira makramearekin apaintzen du; Zuriñe Arsuagak lore naturalarekin eta erretxinarekin belarritakoak eta bitxiak egiten ditu; eta Kale edo bale markak, bere kamisetak, poltsak edota kandelak ekarri ditu, besteak beste.

Azken hauek Occhi Di Farfalla musika taldeko kideak dira, eta kontzertua eskaini dute akustikoan. Bost pertsonez osatutako talde zarauztarra da, hain zuzen. Gaurkoan, ordea, bikote formatuan aritu dira, eta azokara gerturatu direnek euren doinuez gozatzeko aukera izan dute.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!