'GenEroa' dantza ikuskizuna Gaztelura iritsiko da asteburuan

Ataria 2021eko irailaren 8a

Igandean eskainiko dute emanaldia Kimua dantza kolektiboko kideek; izena ematea beharrezkoa izango da.

Igande honetan, hilak 12, GenEroa dantza ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da Gaztelun, 19:00etan, herriko plazan. Kimua dantza kolektiboak genero-ikuspegiaren inguruko lanketa, originala bezain berritzailea den dantza ikuskizun eta mediazio parte-hartzailez osatutako kale ikuskizuna da.  

Gaztelura joateko beharrezkoa izango da izena ematea. Udaletxean egin daiteke, bihar, eta bestela 600 080 370 telefono zenbakira deitu daiteke.

Agenda betea dute Kimua dantza kolektiboko kideek. Pasa den asteburuan Alkizan eskaini zuten emanaldia, eta ostiral honetan, Iruran izango dira, 20:00etan, San Migel plazan. Bertara joateko ere gonbidapenak beharko dira.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!