Lekukoak aurkitu nahi ditu biktimak, gertatutakoa argitzeko. Gizon bat autoz gerturatu, txakurra harrapatu eta ondoren berari eraso egin ziola esan du. Gizonak txakurrari ostikoak eman eta haren atzetik joan zenean, bi mendizalek lagundu ziotela ere erantsi du biktimak, eta haiekin ere harremanetan jarri nahiko luke. Salaketa jarri dute dagoeneko eta lekukoak nahi ditu orain.