Andoni Goikoetxeari 7 urteko espetxe zigorra berretsi diote

Ataria 2019ko azaroaren 27a

Gaztelun, Andoni Goikoetxearen aldeko elkarretaratzea

Preso politiko gazteluarrak jarritako errekurtsoa atzera bota du Espainiako Auzitegi Gorenak. Apirilean egindako epaiketan jarri zioten orain berretsia izan den zigorra.

Joan den ostiralean Espainiako Auzitegi Gorenak Andoni Goikoetxearen aurkako epaia berretsi zuen. Zazpi urteko espetxe zigorrak bere horretan jarraitzen duela adierazi zioten preso politiko gazteluarrari. 

Frantzian zazpi urte espetxean pasa ondoren, 2017an aske geratu zen Andoni Goikoetxea. 2019an berriro atxilotu zuten lanera zihoala. Apirilean egin zioten epaiketa eta zazpi urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Erabaki horren aurka egin ondoren, Auzitegi Gorenak zigorra berretsi du. ETAko lehergailuen inguruko informazioa izatea leporatzen die Goikoetxeari.  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!