Kultur asteburua ospatzen ari dira Gaztelun; gaur goizean, azoka izan da bertako frontoian. Aurrez, Euskal Barrokesenble taldeak kontzertua eskaini du elizan, eta ondoren, herriko haurrek dantza emanaldia eskaini dute. Ostegunean hasi ziren ekitaldiekin eta gaurko jubilatuen bazkariarekin eman diote amaiera.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?