Gazteluko jaiak 2019

Herri txikian festa handiak

Ataria 2019ko abuztuaren 14a

Gaztelun atzo egindako barrikotearekin abiatu zituzten aurtengo festak; Gaur eguerdian bota dute, ordea, txupinazoa eta herriko emakume baserritarrak omendu dituzte.

Agurra dantzatu diete emakume baserritarrei eta merezitako eskertza egin nahi diete: "Zuek landutako lur honetan erein dezagun etorkizun oparoa".

Herriko umeek dantza saioa eskaini dute ondoren eta tirolinan aritzeko aukera izan dute. Zaldi gurdia ere gerturatu da plaza ingurura eta paseoan ibiltzeko aukera izan dute herriko txikienek. Haur eta gazteen bazkariaren aurretik kamiseta serigrafia tailerra izan dute.

Gaur eta bihar artea egingo dituzte ekitaldi nagusiak Gazteluko festen barruan. Hemen egitaraua.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!