Gazteluko jaiak 2019

Gazteluko festetako egitaraua

Irati Urdalleta 2019ko abuztuaren 12a

Abuztuaren 14a eta 15a izango dira egun nagusiak, baina 13an ere ederki pasatzeko aukera egongo da barrikotearekin eta udako zinemarekin.

EGITARAUA

ABUZTUAK 13, ASTEARTEA
21:00.
Barrikotea eta udako zinema.

ABUZTUAK 14, ASTEAZKENA
12:00.
Txupinazoa, herriko emakume baserritarren eskutik.
Ondoren.
Herriko haurren dantza emanaldia, puzgarriak, tirolina eta zaldi gurdian ibiltzeko aukera.
13:00.
Kamiseta serigrafia.
13:30.
Haur eta gazteen bazkaria.
16:00.
Bizikletarekin jolasa.
Ondoren.
Txokolate jatea eta apar festa.
21:00.
Herri afaria frontoian.
Jarraian.
Irrintzi lehiaketa.
23:30.
DJ Kool.
Ondoren.
Karaokea.

ABUZTUAK 15, OSTEGUNA
10:30.
Diana herriko txistulariekin.
11:00.
Meza.
Ondoren.
Hamaiketakoa.
12:00.
Pilota partida.
13:00.
Toka lehiaketa.
18:00.
Herri kirolak. Herriko gazteak segan, trontzan eta aizkoran eta Ostolaza aita-alabak harri-jasotzen.
Ondoren.
47ak eta besteak herrian lelopean argazkia.
19:00.
Txaranga plazan.
21:00.
Afaria.
Ondoren.
Txikiren bakarrizketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!