Edurne Gartziak hartuko du alkate makila

Irati Saizar Artola 2019ko maiatzaren 27a

45 herritarrek EH Bilduko zerrendako kideren bat bozkatu dute

EH Bildu soilik aurkeztu da udal hauteskundeetara Gaztelun. Erroldako 117 bizilagunetatik 80 joan dira bozkatzera, eta 45 herritarrek bozkatu dute EH Bilduko zerendako kideren bat. Izan ere, Gaztelun pertsonak bozkatu dituzte. Edurne Gartzia da zerrendaburu, eta boto gehien jaso ez baditu ere bera izango da alkate. 22 boto zuri eta 13 boto baliogabe zenbatu dituzte.

Duela lau urteko udal hauteskundeetan bi alderdi aurkeztu ziren, EH Bildu eta Udaberri taldea. Aurten, ordea, EH Bildu soilik aurkeztu denez, bost eserlekuak koalizioak eskuratu ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!