Andoni Goikoetxeari babesa emateko elkarretaratzea egin dute

Ataria 2019ko maiatzaren 4a

Jendetza gerturatu zen atzo iluntzean Gaztelura, herritarraren atxiloketa eta espetxeratzea salatu eta berari eta ingurukoei babesa eskaintzera.

Apirilaren 24an sartu zuten espetxean Andoni Goikoetxea gazteluarra eta zazpi urteko espetxe zigorra ezarri diote. Atxiloketa salatzeko osoko bilkura egin zuten asteartean, Gazteluko udaletxean, eta han eman zuten elkarretaratzearen berri. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!