Andoni Goikoetxea Soto Del Realgo espetxean sartu dute

Ataria 2019ko apirilaren 26a

Gazteluarrak senideekin hitz egiteko aukera izan du telefonoz. Atzo abokatuarekin egon zen Espainiako Auzitegi Nazionalean. Errekurtsoa sartzea aztertzen ari dira.

Andoni Goikoetxeak telefonoz etxera deitzeko aukera izan du gaur. "Lasai eta ondo" nabaritu dutela esan dute etxekoek. Atzo abokatuak gauza bera jakinarazi zien. Espainiako Auzitegi Nazionalean sententzia irakurri zien atzo, eta abokatua ondoan zuela, Auzitegi Gorenean errekurtsoa sartzeko aukera aztertu zuten.

Auzitegi Nazionaletik Soto Del Realgo (Madril) espetxera eraman zuten Goikoetxea, eta bertan aurkitzen da. Asteburuan bisitak jasotzeko aukera izango du.

Gazteluko herritarrek, bi deialdi

Gazteluko herritarrek deituta batzar informatiboa egin zuten atzo, eta Etxerat-ek bat egin du bertan antolatutako deialdiekin: "Azken Ostiraleko elkarretaratzeetan idatziaz aparte, deialdia egingo dugu datorren asteartean, apirilak 30, 20:00etan Gazteluko udaletxean egingo den udal bilkurara azaltzeko, atxiloketa salatzeko. Horrekin batera, datorren ostiralean, maiatzak 3, 19:30ean Gazteluko plazan egingo den eskualdeko elkarretaratzera joateko ere eskatuko dugu".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!