Erritmo kubatarrak eta guzti

Ataria 2018ko maiatzaren 12a

Udaberriari ongi etorria emateko festa egin dute gaur, Gaztelun. Eguraldia ez da udaberri betekoa izan, baina bai giroa. Herritar ugari bildu dira elizpean, eta eguna erritmo kubatarrekin amaituko dute.

Goizean hasi dute Udaberri Festa. Aranzadiko Mikel Olanoren laguntzarekin txorien kantuak ezagutzeko aukera izan dute. Arratsaldean bildu dira herritar gehien, dena den. Lehenik Josune Gorostidi herritarrari omenalditxoa egin diote, emakumezkoen kirolean egindako ekarpenengatik eta zehazki, duela gutxi Ibarrako Sokatira Taldearekin lortutako mundu mailako dominengatik. Herriko dantzarien saioa izan da gero, eta baita La Jodedera taldearen kontzertua ere, erritmo kubatarrekin berotzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!