Gazteluko Andramariak 2017

Festak hastearekin batera, jolasez busti dira txikienak

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017ko abuztuaren 14a

Gazteluko Andra Mari jaiak, gaur hasi eta bihar bukatuko dira. Goizean bota dute txupinazoa, baina eguneko momentu dibertigarrienak arratsaldean bizi izan dira, haurrentzako jolasetan.

Herriko gazte ugarik antolatutako taldea aritu da jolasak bideratzen, eta haurrek atentzio handia prestatu diete botatako ohar bakoitzari. Haur asko ez bazeuden ere, nahikoa izan dira herritarrak barre algaraz lehertzeko. Aisiarako tarte horretan, zakuak, sagarrak, gozokiak, baldeak, puxikak... ez ziren falta. Baina, protagonista nagusia ura izan da. Ia jolas guztietan presentzia izan duena, eta haurrek asko eskertu dutena, bertan egiten zuen bero sargoriari aurre egiteko elementu bikaina izan baita.

Bien bitartean, jolasetan aritu nahi ez zuenak, aukera izan du frontoian jarritako puzgarrian saltoka ibiltzeko. Gurasoak, berriz, elkartearen freskotasuna aukeratu dute, etxeko txikienak kanpoan jolasean ari ziren bitartean, eta herriko alkate den Garikoitz Aranzabalek gitarrarekin lagundurik, kantuan aritzeko. Arratsaldeko beste jarduera nagusia, apar festa izan da. Bestalde, iluntzerako, herriko gazteen musika kontzertua eta frontoiko herri afaria antolatu dituzte, eta gauean, DJ Jotatxorena izango da musika jartzeko ardura. Hemen duzue astelehen honetarako antolatu duten egitaraua.

Erlazionatuak

Laburrenak omen onenak

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017 abu 12 Gaztelu

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!