Suari aurre egiteko prest

Maier Ugartemendia 2016ko apirilaren 18a

Irudian, suhiltzaile bat Gazteluko herritarrei mangeren inguruko azalpenak ematen.

Larunbatean, Gaztelun, suhiltzaileek eskainitako ikastaroa izan zuten, sute baten aurrean egin beharrekoari buruz gehiago ikasteko.

Herriko gune desberdinetan hidranteak eta mangerak jarri dituzte suteei aurre egiteko eta «sute baten aurrean nola jokatu behar den» azaldu zieten herritarrei eta gero «jarri berri diren hidrante eta mangeren erabilera azaldu zuten» suhiltzaileek. Udaletxean elkartu eta herriko plazan egin zuten ikastaroa eta jendea «oso gustura» geratu zen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!