Hogeigarrena, Gaztelu

Ataria 2016ko martxoaren 2a

Eskuinean Gari Arantzabal, Gazteluko alkatea, eta ezkerrean Xabier Saizar, Tolosaldeko Komunikazio Taldearen lehendakaria

Gazteluko Udalaren izenean Gari Arantzabal alkateak eta Tolosaldeko Komunikazio Taldearenean Xabier Saizar lehendakariak, atzo sinatu zuten 2016-2017 Urtearteko Lankidetza Hitzarmena.

Gaztelurekin, hogei udalerri dira (Aduna, Albiztur, Alegia, Altzo, Amezketa, Anoeta, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Gaztelu, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Leaburu, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa eta Amasa-Villabona) esandako urte artean TOLOSALDEKO ATARIA multimedia sustatu eta indartzeko konpromiso sendoa hartu dutenak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!