Azoka eguna gaur Gazteluko kultur asteburuan

Andoni Uzkudun 2015eko azaroaren 8a

Herriko baratzetatik ateratako produktuak, animaliak eta eguraldi ona izan dira gaur Gaztelun. Bertara gerturatu direnen gozamenerako, herritar baten zaldi gurdia egon da herrian zehar buelta bat emateko. Eguerdian erretirodunen bazkaria ospatzen ari da herriko ostatuan. Ondoren, argazki zaharrak eta bideoak ikusiz, tertulian egongo dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!