ABUZTUAK 14, OSTIRALA
12:00. Festen hasiera. Txupinazoa, umeentzako puzgarriak eta Axierrekin zaldikarroan ibiltzeko aukera.
13:30. Herriko gaztetxoen bazkaria Erroizpe azpiko kirol eta kultur elkartean.
16:00. Zirko tailerra eta ondoren, merienda.
19:30. Herriko gazteek antolatutako ekitaldia.
21:00. Afaria herriko ostatuan.
23:30. DJ Jotatxo.
ABUZTUAK 15, LARUNBATA
9:00. Kalerjira.
11:00. Meza nagusia.
Ondoren. Hamaiketakoa herriko elkartean.
12:30. Gazteen arteko pelota partiduak:
• Banaka: Hodei Tejeria / Oihan Lopetegi
• Binaka: Ugaitz Amundarain - Martxel Iztueta / Arkaitz Gabirondo - Beñat Etxeberria.
13:00. Toka txapelketa herrikoia.
18:00. Herri kirolak.
• Aizkolariak: Irati Astondoa, Alatzne Etxaburua, Itsaso Onsalo eta Nerea Sorondo. Egin beharreko lana: bakoitzak 45 ontzako bina pago enbor, eta trontzan 8na epai bikote bakoitzak.
• Lasto altxatzea: Lander Otermin, Pello Argaia, Mattin De la Sotilla. Egin beharreko lana: 45 kiloko lasto fardoari bi minututan ahalik eta altxaldi gehien ematea.
• Segalari gazteen erakustaldia: Eskualdeko nahiz Goierriko 11 eta 15 urte bitarteko 18 gaztetxo arituko dira lanean. Jarraian 17 urteko Unai Zabala aizkolariaren erakustaldia.
Herri kirolaria den Andoniri omenaldia denen artean argazki bat ateraz.