Euskal presoek gose greba hasi zuten astelehenean, tartean Gazteluko Andoni Goikoetxeak, bisitaldietan jarri nahi zieten mugaren aurka egiteko. Ostegunean hilean hiru bisita luze izateko aukera izango dutela esan zieten, nahiz eta akordioa hitzezkoa bakarrik izan, horregatik itxaron zuten gose greba bertan behera uzteko. Izan ere, ostirala arte ez ziren hasi akordioak sinatzen.