Ezkerrean Mikel Belloso eta eskuinean Josune Gorostidi[/caption]
Pasa den astean Gazteluko Josune Gorostidi eta Mikel Belloso kirolariei omenaldi txiki bat egin zieten herrian. Josune Gorostidik bigarren egin zuen Euskal Herriko Lokotx Biltze Txapelketan; eta sokatiran Eskoziako Munduko Txapelketan parte hartu zuen batetik, eta mistoetan irabazle ere izan zen bere taldea, bestetik. Mikel Belloso, aldiz, Euskal Herriko Pilota Txapelketan, eskuz banako ohorezko mailako senior mailan azpitxapelduna izan zen.