Eskelak

Maria Karrera Agirrebarrena

'Lizeako Maria'

(Antonio Telletxearen alarguna)

Lizeagan jaio, Azintzin Txikin bizi,
martxoko loreak hasterako
Garizuma haizearekin batera
joan zara gure ondotik osaba Antoniorengana.
Kabitu ezineko bihotza zenuen,
azken momentura arte alai eta lasai,
bizi izandakoaz konforme, joateko zain.
Trebea zinen kontakizun eta esaera zaharretan,
joskintzan eta postreetan,
zuk erakutsitako guztia eta
emandako maitasuna
beti egongo da gure bihotzetan.
Betirarte, izeba Maria, asko maite zaitugu.

KARRERAtar ILOBAK

Amezketan, 2023ko martxoaren 6an

Eskelak Atarian

Eskelak, hilberriak, urteurrenak eta eskertzak.

Jarri harremanetan gurekin: 943655695 edo ataria@ataria.eus.

> Informazio gehiago