Eragin, eragin eta eragin, Pakea. Gelditu gabe, nekatu gabe, indarrez eta arnas luzeko erreleboetan. Bizikleta gainean bezala hezkuntzan. Zein ederra izan den zurekin taldean joatea, zure gurpilean bidea egitea, zu ezagutzea eta zu maitatzea. Eragiteko ahalmen izugarria zenuelako izan duzu halako eragina gu guztiongan. Horregatik maite zaitugu hainbeste taldekide guztiok, eta, horregatik, denbora beharko badugu ere, zure eraginaren bultzadarekin jarraituko dugu aurrera.
Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuko lankideak
Tolosan, 2025eko martxoaren 4an
Eskelak, hilberriak, urteurrenak eta eskertzak.
Jarri harremanetan gurekin: 943655695 edo ataria@ataria.eus.