Santa Kruz apaizaren heriotzaren mendeurrena ospatzeko hainbat ekitaldi egin dituzte Elduainen. Azken asteetan, berriz, herriko historiari buruzko hainbat panel jarri dituzte plazan. Orain arte sei zintzilikatu dituzte, eta beste bi jarri dituzte gaur jendaurrean. Aldiro aurkezpen txiki bat egiten dute paneleko informazioa jendeari helarazteko, eta herritarren artean hizpide izaten dituzte iraganeko kontuak.
Gaur ere zenbait herritar bildu dira aurkezpenera, eta bi panelei buruz aritu dira hizketan. Bitartean gaztainak erre dituzte, eta solasaldia amaitutakoan jatekoaz eta edatekoaz gozatu dute bertaratu direnek. Bilduma osatzeko, beste hiru panel dituzte oraindik zintzilikatzeko, eta datozen asteetan jarriko dituzte horiek jendaurrean.