Santa Krutz apaizaren heriotzaren urteurrena antolatzeko bilera egingo dute Elduainen

Ataria 2026ko martxoaren 25a

Elduainen jaio zen Santa Krutz apaiz gerrilariaren heriotzaren mendeurrenaren ospakizuna antolatzeko bilera deitu du udalak; larunbatean egingo dute, 19:00etan, udaletxean.

Eskualdeko beste hainbat udalerrirekin batera, Tolosako setioa eta Belabietako bataila ikerketa-proiektuan parte hartzen ari da Elduaingo herria. Udalak berriki eskatu dio Aranzadi Zientzia Elkarteari, herriko seme izan zen Santa Kruz apaizaren gorpua Euskal Herrira ekartzeko aukera aztertzeko. Abuztuaren 10ean ehun urte beteko dira elduaindarra Kolonbian hil zela.

Aurretik ere egin izan dituzte Manuel Santa Kruz oroitzeko hainbat ekitaldi herrian, baina aurtengo urteurrenari erreparatuta ekitaldi artistiko-kulturalak egiteko asmoa dutela jakinarazi du udalak.

Gauzak honela, hainbat proposamen egin nahi dizkie herritarrei. Horretarako, herritarrekin elkartu eta guztien artean egin daitezken ekintza eta lanketak pentsatu eta prestatzeko bilera egingo dute larunbatean, 19:00etan, udaletxean.

Horrez gainera, 80. hamarkadan egindako ekitaldien inguruko materiala –argazkiak, kartelak, egunkari artikuluak, arropak...– bildu nahi dituzte, eta horiek gordeta dituzten herritarrei udaletxera eramateko eskatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!