Zabalik da Elduaingo festetako marrazki lehiaketa

Ataria 2025eko uztailaren 21a

Abuztuaren 5ean izango da izena emateko azken eguna. Sari banaketa festetan egingo da eta irabazleen marrazkiak festetako programan erabiliko dira.

Martxan da Elduiango festetako marrazki lehiaketa. Aurtengo gaia Elduaingo festak izango da, eta parte hartzaileak bi kategoriatan banatu dituzte; batetik, haurren kategoria egongo da, 6 eta 12 urte bitartekoena; eta bestetik, gazte edo helduen kategoria, 12 urtetik gorakoena.

Parte hartzeko azken eguna abuztuaren 5a izango da. Horretarako, marrazkiak kartazal batean sartu beharko dira egilearen izen-abizenak eta adina zehaztuz. Ondoren, udaletxeko postontzian entregatu beharko dira.

Bi kategorietako marrazki irabazleak festetako programan erabiliko dira eta sari banaketa festetan egingo da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!