Elduaingo lehen argazki lehiaketa aurkeztuko dute azaroaren 10ean

Ataria 2024ko azaroaren 1a

Aurkezpen ekitaldia 11:30etan izango da, plazan; bertaratzen direnek oinarrizko informazioa jasotzeaz gain, argazkiak egiten hasteko aukera ere izango dute.

Elduaingo Udalak antolatuta, argazki lehiaketa egingo dute, lehenengo aldiz, Elduainen. Bi kategoria izango dira; batetik, 14 urtetik beherakoen gazteen kategoria izango da, eta bestetik, 14 urtetik gorakoen helduen kategoria. Lehiaketan parte hartzen dutenek herriko txoko kuttunak jaso beharko dituzte. Hortaz, argazkiak Elduaingo mugetan atera beharko dira. Argazkiak horizontalak eta kalitate onekoak behar dute izan.

Parte hartzaile bakoitzak gehienez bi argazki bidali beharko ditu udala@elduain.eus helbidera, azaroaren 17a baino lehenago. Argazkiari titulua jarri behar zaio eta egilearen izen-abizenak eta adina zehaztu beharko dira helbidean. Argazkiak egutegian erabiliko dira eta sari banaketa abenduaren 1aen egingo da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!